Egitaraua irailaren 16tik 18ra hasiko da, eta 21ean eta 22an jarraituko du Durangoko parkeetan Lehen Hezkuntzarako ikasleei zuzendutako mugikortasun jasangarriko jarduerekin. Egun horietan, San Agustin Kultur Gunean 'Don´t be Dummy' ekimena egingo da, Batxillergoko ikasleei zuzenduta, baita Durangoko mugikortasunaren bilakaerari buruzko argazki-erakusketa ere.
Zapatuan, esaterako, 12:00etatik 15:00etara, skate eta bizikleta zirkuituak egingo dituzte Zumalakarregin eta Ezkurdin. 13:00etan, berriz, lau kilometroko irteera egingo da Durangoko bizikleta-sarea ezagutzeko. Eta inguru horretan, bigarren eskuko bizikleten salmentarako gune bat jarriko da.
Bestalde, Jose Migel Barandiaranen, hainbat jarduera egingo dira: xakea, bizikleta-eskulanak eta bike-paint, besteak beste.
Irailaren 20an, berriz, elkartasunerako tartea ere egongo da, La Cuadri del Hospi elkarteari laguntzeko ikastetxeen artean Bizikleta Solidarioa egingo baitute. Proba honek Ezkurdi plazan izango du irteera, 10:30ean, eta parte hartzaileek 4 zein 11 kilometroko ibilbideak izango dituzte aukeran. Parte hartu nahi dutenek gutxienez 3 euroko ekarpena egin beharko dute dortsala eskuratzeko. Horrez gain, merkatu plazan Tabirakok 3x3 txapelketa antolatu du.