Suak argitu gabeko gaua izango da San Joan bezpera, aurten. Beroagatiko alarma gorriari eutsi diote Euskal Herrian, eta hori kontutan hartuta bertan behera utzi dituzte gaur, gauean isiotzeko ziren San Joan suak. Durangaldean ere bai. Besteak beste, Zornotza, Zaldibar, Mallabia, Mañaria, Berriz, Iurreta, Izurtza eta Garain ez da egingo surik. Atxondoko Axpe auzoan, su sinboliko egingo dute, eta, Elorrion eta Abadiñon indarrean dauden segurtasun-neurrietara egokitutako sua egongo da. Durangon ere isiotuko dute San Joan sua, Bizkaiko Foru Aldundiaren gomendioei zorrotz jarraituz eta prebentzio-neurriak indartuz, udalak jakitera eman duenez.
Beroaldiaren eraginez, zenbait ekitaldi ez dira egongo. Besteak beste, Durangon, Otamotzea parkean aurreikusita zegoen 'Oh-Pera' (Zirko Txosko) ikuskizuna bertan behera utzi dute, eta umeentzako jolasak ere ez dira egongo. Iurretan, iluntzera atzeratu dituzte ekitaldiak, eta arratsaldean uragaz freskatuko dute gaua. San Joan ermitara ez dira igoko Elorrion, eta pailazoen ikuskizuna Arriola antzokira lekualdatu dute. Abadiñon ere Udaburu jaialdirako antolatutako ekintzen ordutegia moldatu dute, aurreikusitako muturreko tenperaturak direla-eta. Artisautza azoka eta umeentzako jolasak bertan behera geratu dira.
Izurtzan Santo Tomas parkearen inguruan batzen dira San Joan egunean. Gaurko ere horixe dute aurreikusita, baina ez dute ohiko surik egingo; su sinboliko txiki bat bakarrik egingo dute, udal arduradunek zehaztu dutenez. Gainera, Gabriel Guridi musikarien kontzertua ordubete atzeratu dute: 20:00etan izango da eta ez 19:00etan, hasieran aurreikusita zegoen moduan. Jan-edanerako aukera ere izango du San Tomas parkera bertaratzen denak.
ABADIÑO (Astolan)
EKAINAREN 23AN
- 20:00 Eskoletako Mendi Erronkako sari banaketa.
- 20:30 Eusko Labeldun hanburgesak.
- 22:00 Aurreikusitakoa baino Joan su txikiagoa egingo dute, neurri bezeriekin. Ur mangerak prest izango dituzte. Udalak Astolan bakarrik baimenduko du sua.
ATXONDO (AXPE)
EKAINAREN 19
- 17:30 Atxondoko II. Pelota Goxua Txapelketa (finalaurrekoak).
- 19:30 Pintxo potea.
- 20:30 Txopo altxatzea.
- 21:30 Fosil, Fito Skins, Nevadah eta DJ Bull.
EKAINAREN 20AN
- 11:00-14:00 Sagardo eta sagarzuku dastatzea. Bakailao pil-pil eran eta Patata Tortilla txapelketak
- 14:00 Aurkezpen ordua eta herri bazkaria frontoian.
- 16:30 Bingoa.
- 17:30 Mus txapelketaren hasiera.
- 18:30 Andoni Oilokiegi. ONDOREN DJ Igor, DJ Lamikiz.
EKAINAREN 21EAN
- Goizean Artisautza azoka eta nekazaritza-produktuen azoka.
- 11:30 Meza.
- 12:30 Atxondoko Andasto dantza taldea. Ondoren, igel txapelketa.
- 13:00 Mus txapelketaren amaiera.
EKAINAREN 23AN
- 19:30 Umeentzako jolasak. Bertan afaltzeko aukera.
- 21:00 San Joan sua modu sinbolikoan egingo dute, plazan. Ondoren, txokolatea.
EKAINAREN 24AN
- 11:30 Meza nagusia.
- Ondoren, Herriko jubilatuentzako luntxa.
- 17:00 Briska txapelketa.
BERRIZ
EKAINAREN 23AN
- 20:30 Bokatak eta edaria, CD Berriz tabernan.
- 21:00 Kolpez Blai, Berrizburun.
BERRIZ (Murgoitio auzoan)
EKAINAREN 24AN
- 12:30 Meza nagusia eta kopaua.
DURANGO (Otamotzena parkean)
EKAINAREN 23AN
- 20:30 Havana 537 taldea.
- 22:30 San Joan sua isiotuko da.
DURANGO (San Fausto)
EKAINAREN 23AN
- Ilunabarrean, Sua isiotuko dute, frontoiaren atzealdean.
ELORRIO
EKAINAREN 23AN
- 18:30 Pepa eta Kutxo pailazokeriak (Xilipurdi antzerkia) eta merienda, Arriola antzokian.
- 22:00 Disfo festa. Gor dj-a, kiroldegiaren alboko aparkalekuan.
- 22:15 Aurreikusitakoa baino sua txikiagoa isiotuko dute, indarrean dauden segurtasun-neurrietara egokitzeko. Suzko zezenak eta suzko erruberak.
GARAI
EKAINAREN 24AN
- 12:00 Meza. Gero, hamaiketakoa, Momoitioko San Joanen
IURRETA
EKAINAREN 23AN
- 18:30 Ur jolasekin freskatuko dute giroa.
- 20:00 Palestina eta Iurreta, zubiak eraikiz (Maiztegiko dantzariak, lurretako dantzariak, Palestinako Childhood and tolerance center elkartea) Aita San Migel plazan.
- Ondoren, afari herrikoia. (mahaiak eta aulkiak jai batzordeak ipiniko ditu).
- Erromeria: Zutik.
- Pan con Txitxarron MJ, Gaztetxean.
IZURTZA
EKAINAREN 23AN
- 19:00 Grabiela Guridi abeslari elorriarraren kontzertua, Santo Tomas parkean.
- Iluntzean JI KUNAK txalapartariek suari harrera egin ondoren, jatekoa eta edatekoa eskainiko du udalak.
MALLABIA (GOITA AUZOAN)
EKAINAREN 23an
- Iluntzean, auzotarrentzat afari-merienda
EKAINAREN 24AN
- 18:00 'Sobrie' prestatzea.
- 19:00 Meza. Ondoren, mokadua bertaratzen direnentzat
- Amaitzeko errifaren zozketa eta jaien amaiera
MAÑARIA
EKAINAREN 24AN
- 11:00 Meza nagusia, San Joan ermitan. Ondoren, dantzariak. Luntxa ere eskainiko dute.
OTXANDIO
EKAINAREN 23AN
- 22:00 San Joan sua plazan. Indarrean dauden segurtasun-neurrietara egokitzeko udalak kontrolatutako sua izango da. Horrenbestez, Arrabalen, Elizabarrin, Basogain eta Iturrizarren debekatuta dago sua piztea.