Durangaldeko euskaltzaleak prest daude Korrikari merezi moduko harrera egiteko. Artikulu honetan, ekintza guztiak batu ditugu, herrika.
Zaldibarko Korrika batzordeak hainbat ekitaldi antolatu du zapaturako.
Durangoko Udalak, Gerediaga Elkarte, Kriskitin Dantza Talde, Astarloa Kultur Talde eta Suargi Elkartearekin batera, 1937an, Gerra Zibilean, herria suntsitu zuten bonbardaketak oroituko ditu aurten ere. Martxoaren 31an 89. urteurrena beteko da.