Berbaldia. Hizlaria: Nahia Alkorta Elezgarai, Sabeletik Mundura webgunearen sortzailea. Mi parto robado liburua ere aurkeztuko du. Izena emateko: 603 837 471.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako erakusketa.
Azaroan zehar Zornotzako Zelaieta zentroan bi proposamen desberdin ikusi ahalko dira. 'From the inside' erakusketak hamalau gazteren argazkiak erakusten ditu; azaroaren 15era arte egongo da ikusgai; 'Vivir el arte', ostera, Josu Romaña margolariaren lanek osatzen dute; azaroaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Arte eta Historia Museoak Krimenaren Historia Zentroko XXIII. Nazioarteko mahaingurua hartuko du azaroaren 6an eta 7an.
Elizabarrik korta-basoen jatorria eta erabilera aztertzen duen erakusketa hartuko du azaroaren 9ra arte
Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko jaiak azaroaren 6tik 9ra bitartean ospatuko dituzte aurten. Zapatuan, azaroak 8, Moonshine Wagon eta Manifa taldeek eskainiko dute kontzertua.