Azaroan zehar Zornotzako Zelaieta zentroan bi proposamen desberdin ikusi ahalko dira. 'From the inside' erakusketak hamalau gazteren argazkiak erakusten ditu; azaroaren 15era arte egongo da ikusgai; 'Vivir el arte', ostera, Josu Romaña margolariaren lanek osatzen dute; azaroaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Arrazolako Amillena Bentan sukaldea kolektibizatzeko tailerrak antolatu dituzte. Hiru tailer daude eta bakoitzean otordu berezi baterako plater bat prestatuko dute. Honak egunak: - Bildotsa saltsan: azaroak 12 (17:30-20:00) edo azaroak 15 (10:00-12:00) - Txipiak bere tintan: azaroak 19 (17:00-20:00) edo azaroak 22 (10:00-12:00) - Pikillo piperrak Shiitakez beteak: azaroak 26 (17:30-20:00) edo azaroak 29 (10:00-12:00)