Egitarau oparoa prestatu dute irailaren 5etik 15era ospatuko dituzten Ferixa Nausikoetarako. Irailaren 6an pertsonak zaintzen eta etxeko lanetan diharduten emakumeak izango dira txupinazoa jaurtiko dutenak jaiei hasiera ofiziala emanez. Duela sei urtetatik formazio bat egiten dihardute Osakidetzak, Elorrioko Berdintasun Sailak, Mugimendu Feministak, herriko kultur elkarteek eta zaintzetan jarduten duten emakumeek. Hartara, jaiak abiatzeko aukera kolektibo honi eskaini diote.
Durangaldeko Artista Elkarteak antolatutako erakusketa kolektiboa.
Irailaren 5etik 7ra bitartean Muntsaratz auzoko jaiak ospatuko dituzte Abadiñon. Hiru egunez ekintza ugari egongo dira bertan.
Albiste honetan Durangaldeko herrietako eta auzoetako jaien egitarauak batu ditugu.