Doako bisita gidatua. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea eta antolakuntzatik baieztapena jasotzea. Horretarako, Gerediaga Elkartera jo behar da telefonoz 946818066 zenbakira deituta edo mezu elektronikoa gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidalita. Gerediaga Elkarteak eta Urkiola Landa Garapena elkarteak antolatutako bisita gidatua.
Bista gidatua. Izena eman behar da, 94 682 0164 edo 688 77 62 70 telefono zenbakietara deituz edo turismoa@elorrio.eus helbide elektronikora idatziz.
Hiru asteburuz luzatuko dira aurten Otxandioko jaiak. Jaiei hasiera ofiziala emango dion txupina uztailaren 17an botako dute.
Gaur arratsaldean aurkeztu dituzte uztailaren 3an hasiko diren Zaldibarko Jaiak.Udalak, elkarteek eta jai batzordeko kideek egitarau oparo eta anitza prestatu dute herritar guztien gozamenerako: “Uztailaren 3tik 6rako egunetan, egunerokotasuna alde batera utzi eta jai giroan murgiltzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak”, esan dute arratsalde honetako agerraldian.
Uztailaren 9tik uztailaren 13ra San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Abadiñoko Mendiola auzoan. Uztailaren 11n doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak.
Uztailaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dituzte Larreako jaiak Zornotzan. Publiko guztiarentzako moduko egitaraua programatu dute.