Hiru asteburuz luzatuko dira aurten Otxandioko jaiak. Jaiei hasiera ofiziala emango dion txupina uztailaren 17an botako dute.
Gaur arratsaldean aurkeztu dituzte uztailaren 3an hasiko diren Zaldibarko Jaiak.Udalak, elkarteek eta jai batzordeko kideek egitarau oparo eta anitza prestatu dute herritar guztien gozamenerako: “Uztailaren 3tik 6rako egunetan, egunerokotasuna alde batera utzi eta jai giroan murgiltzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak”, esan dute arratsalde honetako agerraldian.
Uztailaren 9tik uztailaren 13ra San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Abadiñoko Mendiola auzoan. Uztailaren 11n doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak.
Uztailaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dituzte Larreako jaiak Zornotzan. Publiko guztiarentzako moduko egitaraua programatu dute.