Garaia Durangaldeko ikus-entzunezko biltegiko lanak ezaguztera emateko ekitaldia antolatu dute elkarlanean Gerediaga elkarteak eta Iurretako jai batzordeak. Irailaren 30ean izango da, 19:30ean. Ikus-entzunezko lan bi emango dira bertan: Iurreta askatu (Juanjo Lopez, 1985 eta 1987ko San Migel jaietako irudien aukeraketa bat.
Irailaren 28tik urriaren 6ra bitartean Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Hala ere, atzo arratsaldean Iurretako plazan egin zuten prentsaurrekoan jakitera eman zuten dagoeneko jaietako egitaraua hasita dagoela eta urriaren 12ra arte luzatuko dela.
40 urte bete ditu talde ekologiko elorriarrak. Ikusgai jarri du Iturri kultur etxean iraganeko karteekin osatutako erakusketa.