'Iurreta askatu' dokumentala eskainiko dute San Migel jaietan

Anboto 2024ko ira. 28a, 09:00

Garaia Durangaldeko ikus-entzunezko biltegiko lanak ezaguztera emateko ekitaldia antolatu dute elkarlanean Gerediaga elkarteak eta Iurretako jai batzordeak. Irailaren 30ean izango da, 19:30ean. Ikus-entzunezko lan bi emango dira bertan: Iurreta askatu (Juanjo Lopez, 1985 eta 1987ko San Migel jaietako irudien aukeraketa bat. 

Bestalde, Gerediaga elkartea Garaia Durangaldeko ikus-entzunezkoen biltegirako lan gehiago eskuratzen ari da. Izenburu berriak sareratu dituzte. Oraingoan, IKB ekoiztetxe elorriarraren funtsa eta Iban Gorriti kazetari durangarraren ikus-entzunezko laburrak sareratu dituztela azaldu du Gerediagak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!