Durangoko Turismo Bulegoak Gerediaga elkartearekin lankidetzan antolatutako bisita gidatua. Izena eman behara da:Turismo Bulegoan, 946 03 39 38 telefono zenbakira deituta edo turismo@durango.eus helbide elektronikoan.
Bisita gidatua, gazteleraz. Izena eman behar da: turismoa@elorrio.es/ 688 77 62 70 / 94 682 01 64
Santamañak hasteko prest daude otxandiarrak. Herriko dendari eta tabernariak udaletxeko balkoitik jaurtiriko txupinazoagaz batera lehertuko da jai giroa herriko kale eta bazterretan, bihar. Uztailaren 22ra bitartean, jaiaz gozatzeko askotariko ekitaldiak egongo dira Otxandion.
Zaldibarko Goierri auzoa jaietan murgilduko da urtarrilaren 18tik 21era. Egitarauan nabarmentzen diren ekitaldietako batzuk buruhandiak, paella txapelketa, antzerki obra bat eta erromeria dira.
Auzo Alai elkarteak antolatuta, uztailaren 19tik 22ra jaiak ospatuko dituzte Durangoko Madalena auzoan.
Garain Donien Atxa jasota abiatuko dituzte jaiak. Udalak eta jaiak antolatzeko herri batzarrak askotariko ekitaldiak prestatu dituzte: patata tortilla txapelketa, gazteen zein jubilatuen bazkariak, umeentzako jolas parkea eta bertsolariak batu dituzte egitarauan.