[EGITARAUA] Jaiaz gozatzeko egunak, santamañen eskutik

Anboto 2024ko uzt. 16a, 08:00

Santamañak hasteko prest daude otxandiarrak. Herriko dendari eta tabernariak udaletxeko balkoitik jaurtiriko txupinazoagaz batera lehertuko da jai giroa herriko kale eta bazterretan, bihar. Uztailaren 22ra bitartean, jaiaz gozatzeko askotariko ekitaldiak egongo dira Otxandion.

OTXANDIOKO JAIAK

Uztailak 17, JAIEN HASIERA

15:00 Herri Bazkaria
18:30 Ohiko Salve Regina abestuko da Oihandi abesbatzarekin batera
18:55 Soinubil-en eskutik “Gora Otxandioarrak”abestia
19:00 Herriko dendari eta tabernariek botako dute txupina. Jarraian danborrada
20:00 Otxandioko presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea plazan. Giza Eskubideen Udal Batzordeak deiturik
20:30 Eusko Label haragi pintxoak
22:30 Erromeria Joselu Anaiak taldearekin.

Uztailak 18, SANTA MAÑA EGUNA

11:30 Bandaren kalejira Ondoren Kalejira
12:30 Herriko umeen pelota partiduak.Meza nagusia Santa Marinaren omenez
13:00 Herriko umeen pelota partiduak
14:00 Buruhandiak eta dultzaineroak
19:00 Urduri dantza taldearen ikuskizuna
22:30 Sukar taldearen erromeria

Uztailak 19, HAURREN EGUNA

11:30 Tailerrak, plazan.
12:00 6. mailakoek eguneko txupina botako dute Udaletxeko balkoitik.
12:05 Puzgarriak eta jolasak
12:30 Arimen meza
13:00 I. Sukaldaritza Erronka
15:00 Bazkaria Ondoren Izozkia
17:00 DJ Xaibor
17:00 Tute, mus eta briska Txapelketa. Izena ematea 16:30etik aurrera udaletxe azpian.
19:00 Bokata eta freskagarriak
19:30 III. Otxandioko goxua txapelketaren finala “JOSETXU, MOTXILE eta KAITOren OMENEZ”
22:30 Koadrilen arteko play back-a

Uztailak 20, SAN MARTIN EGUNA

12:00 Otxandioko bandaren kalejira.
12:15 Otxandioko Urbiribil Dultzainero taldearen kalejira.
12:30 Meza San Martineko baselizan
14:00 Paella-txapelketa, San Martinen. Mahai eta aulkien erreserba egiteko: uztailak 19an, goizeko 8:00-14:00 bitartean udaletxean bertan
16:00 Gari eta Iñigo trikitrilariek bazkal ostea girotuko dute
19:30 IXTAKLOK elektro-txaranga, kaleetan zehar.
22:30 Kontzertuak: EIRE + TOC + HOFE X 4:40 + MALAKIAS MX3, herriko plazan.

Uztailak 21, AGUR SANTAMAÑAK

07:30 Diana eta kalejira
08:00 Sokamuturra
13:00 Omenaldia 1936an bonbardaketan hildakoei, Andikonan
13:45 Limonada plazan
14:00 Otxandio eta Araiako banden kontzertua
17:15 Pilota profesionala, Mañondon: 

  •  Larrazabal-Elizegi vs. Zubizarreta –Salaverri
  • “Caixa Bank Master txapelketa” (I. Jardunaldia)
  • Estelarra: Ezkurdia-Albisu vs. Laso-Tolosa

Ondoren Herri kirol Ekitaldia:

  • VULCANO VI. Ingude Jasotze Txapelketa: Jokin Eizmendi (aurreko urtetako txapelduna) eta beste hiru txapeldun.
  • VULCANO Ingude Jasotze I. Emakume Mailako Txapelketa
  • XXIII Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga
  • Aizkolarien Emakume Mailako Biñakako Desafioa
  • Aurtengo Biñakako Txapelketako Errebantxa: 8 enbor txanda librean

22:30 Beranduegi erromeria
00:00 Agur Santa Marina
00:30 Beranduegi erromeria

Uztailak 22, Soka Dantza

19:00 VII. Nesken Soka Dantza, herriko plazan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!