Ostirala, abenduak 8

Bosteko 23

Zornotza, Durangaldea

Gaur ireki ditu ateak Arrigorriagako (Bizkaia) Euskaldun berria aretoan Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak erakusketak; Bosteko erakusketa ibiltariaren parte da. Zornotzan azaroaren 22tik abenduaren 12ra bitartean egongo da ikusgai, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. 

Bosteko 23 Zornotza

12:30
12:30

Angurreta Harrobia Arte Espazioa ezagutzeko bisita gidatuak

Angurreta Harrobia kultur espazioa, Mañaria

Bisita gidatuak. Erreserba aurretik egin behar da 656 738 324 telefono zenbakira deituta.

Angurreta Harrobia Arte Espazioa ezagutzeko bisita gidatuak Angurreta Harrobia kultur espazioa

Bisita gidatuak. Erreserba aurretik egin behar da 656 738 324 telefono zenbakira deituta.

13:43
23:59

Durangoko Azoka

Durango, Durangaldea

Ilusioz beteta, eta euskal kulturaren alde elkarlanean aritzeko prest daudela azaldu du Beñat Gaztelurrutia Gerediagaren koordinatzaileak ekimenaren aurkezpenean. "Euskarak eta euskal kulturak gizartearen babesa behar dute, azken boladan euskalgintzak ohartarazi bezala. Bultzada emateko norabidean lan egin dezagun denok, gure fantasia gau bateko amets zaputza izan ez dadin. Horretarako, Durangoko Azokak egitarau anbiziotsua aurkeztu du 58. edizio honetarako: guztira, 265 ekitaldi ditu zazpi gunetan banatuta. Gaztelurrutiak egitarauaren bi ezaugarri nabarmendu ditu, gainera: anitza eta gaztea. Anitza, askotariko estilo eta gaiak topatu daitezkeelako, eta gaztea, inoiz baino jarduera gehiago izango direlako gazteek sortuak. Gurekin gura ditugu belaunaldi berriak".

Durangoko Azoka Durango