Txelu Angoitiak zuzendutako dokumentalaren emanaldia. 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean Gaztelatik, Andaluziatik, Extremaduratik edo Galiziatik Durangora iritsi ziren pertsonen migrazio-prozesuak aztertzen ditu dokumetalak. Bedaratzi Bizitza-istorio, protagonistek barne-migrazioen fenomenora hurbiltzen gaituztenak.Jon Maiak zuzenduko du ekitaldia eta Xabier Aierdik hitzaldiak eskainiko du.
Ander Aldazabal, Ander Sarriugarte, Igor Elortza eta Alaia Martin bertsolariek jardungo dute. Gai jartzailea: Jon Ander Urkiaga.
Antzerkia Tentazioan antzerki konpainiaren eskutik.
Erakusketa. Ruben Orozco artista mexikarraren eskultura hiperrealista da erakusketaren ardatza.
Liburutegiak antolaturiko ekimen baten emaitza den erakusketa. Bertan hitzak eta irudiak uztartuko dituzte, aukeratutako abestien bidez (euskarazkoak bakarrik), eta kaligramak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Laumunarrieta elkarteak Elorrioko Udalaren laguntzarekin antolatu du egitaraua.
Oroimen ekitaldia Gerediagak eta Kriskitin Dantza Taldea egingo dute, Martxoaren 31n, 19:30etan.
Martxoaren 24 eta 25ean izango da film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa. 24an, 16:00etan, Plateruenan, parte hartzaileei gaia, objektua eta esaldia jakinaraziko zaizkie. 600 euro egongo dira saritan.