Berbaldia. Hizlaria: Eva Bilbao Garmendia (erizaina eta Biziraun elkarteko presidentea). Kolaboratzaileak: Agustin Erkizia Olaizola (Ekonomia irakaslea eta EHUko errektoreordea - Biziraun elkartearen sortzaileetako bat) eta Elena Garrido Rojas (Familia eta Komunitate Arretako Mediku espezialista).
Antzerkia. Garbiñe Insausti, Iñaki Salvador eta Maider Zapirain aktoreekin.
Erakusketa. Ruben Orozco artista mexikarraren eskultura hiperrealista da erakusketaren ardatza.
Liburutegiak antolaturiko ekimen baten emaitza den erakusketa. Bertan hitzak eta irudiak uztartuko dituzte, aukeratutako abestien bidez (euskarazkoak bakarrik), eta kaligramak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Laumunarrieta elkarteak Elorrioko Udalaren laguntzarekin antolatu du egitaraua.
Oroimen ekitaldia Gerediagak eta Kriskitin Dantza Taldea egingo dute, Martxoaren 31n, 19:30etan.