Ttrakamatraka taldeak eskainitako kontzertu familiarra instrumentu birziklatuekin.
Bilbao Arenan egingo da kultura urbanoaren jaialdi berriaren aurtengo edizioa, koronabirusak eragindako egoerara moldatuta; protokolo berezia prestatu dute antolatzaileek.
Taberna Ibiltaria musika taldeagaz euskal kantuez gozatzeko aukera egongo da.
Gaurtik aurrera, 42 emakume artistaren lanak ikusgai egongo dira Durangoko Arte eta Historia museoan. Erakusketaren abiapuntua XV. eta XVIII. mendeen artean sorginkeria leporatuta emakumeen aurka eginiko sarraskiak eta horiek gaur egun eragindako ondorioak dira. "Feminitate tradizionalaren arketipoa apurtu gura izan zuten milaka emakumeri egindako jazarpenak, torturak eta heriotza salatzen dituzten lanak biltzen ditu erakusketak. Alargunak, ezkongabeak, sendatzaileak, emaginak eta abar izan ziren gizatasunik barik utzi zituztenak; gure iraganagaz eta orainaldiagaz aurrez aurre ipiniko gaitu", azaldu dute museotik.