Besteak beste, Last Squad (iazko jaialdiko txapeldunak) eta Circle of Trust break dance taldeak, Indala eta Breathless urban dance taldeak, BMXeko Diego Solans eta Dani Cortadi eta Alex Conga eta Ruben Dóniga scooter riderrak arituko dira emanaldian.
Lau ardatz izango ditu jaialdiak: aretoko breakdance lehiaketa, scooter freestyle bataila, bost urban dantza lehiaketa, eta BMX bizikleten erakustaldia. Iker Villa aurkezleak dinamizatuko du aurtengo edizioa. 18:00etan hasiko da ikuskizuna.
Sarrerak aurrez baino ez dira salduko, www.breakonstage.com webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan.