Domekan hasiko da Berrizko egitarau kulturala, dantza ikuskizunekin. Emanaldietarako sarrera doakoa izango da, baina sarrera kopuru mugatua izango da. Sarrerak kultur etxean jaso beharko dira, aurretiaz.
Koronabirusaren agerpenak Elorrioko udako Musikaire jaialdia ere guztiz baldintzatu du. Aurten, Elorrioko jaialdiak egitarau "berezia" izango du. Ekitaldiak San Roken edo Aldatsekuan izango dira.