Uztailean eta abuztuan 25 emanaldi ekarriko ditu Elorriora Musikairek

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 25a, 10:54

Koronabirusaren agerpenak Elorrioko udako Musikaire jaialdia ere guztiz baldintzatu du. Aurten, Elorrioko jaialdiak egitarau "berezia" izango du. Ekitaldiak San Roken edo Aldatsekuan izango dira.

Gaur goizean aurkeztu dute uztaila eta abuztuan zehar Elorrion egingo den Musikaire jaialdia. Idoia Buruaga alkateak esan duenez, aurtengoa "urte berezia" da eta Musikairee ere "berezia" izango da. Aurten uztailean bakarrik egin beharrean, abuztuan ere egingo dute jaialdia. 

"Alarma egoeragatik hainbat muga izan ditugu, hala ere heldu diogu Musikaireri", esan du Julene Lazkano zinegotziak. Aurten etxeko eta gertuko artistetekin jaialdia aurrera ateratzea erabaki dute. Eta gainera, umeentzat ere ekitaldiak antolatu dituzte. "Etxeko txikiak ezin ditugu ahaztu", esan du Lazkanok. 

Horrez gain, aurreko urteetan ez bezala aurten San Roken eta Aldatsekuan egingo dira ekimenak. San Roken, esaterako, bi eszenatoki jarriko dituzte. Bata aire zabalean egongo da eta bestea estalitako gune batean. Ekitaldi bakoitzean gehienez 250 lagun egongo dira. 

UZTAILA

Uztailak 4, zapatua: Andrzej Olejniczak Young Powe 6tet (22:30ean, San Roken)

Uztailak 5, domeka: Gari, Montxo eta Joselontxo - 'Txirinbolo' (19:30ean, San Roken)

Uztailak 10, barikua: Matthieu Saglio 4tet (22:30ean, San Roken)

Uztailak 11, zapatua: Anari (22:30ean, San Roken)

Uztailak 12, domeka: Zirika Zirkus - 'Txarlestrup' (19:30ean, San Roken)

Uztailak 17, barikua: Iker Piris & His Dual Electras (22:30ean, San Roken)

Uztailak 18, zapatua: Gari & Maldanbera (22:30ean, San Roken)

Uztailak 19, domeka: Goitibera - 'Yijaaa!!!' (19:30ean, San Roken)

Uztailak 24, barikua: Topa-k (22:30ean, San Roken)

Uztailak 25, zapatua: Oreka Tx (22:30ean, San Roken)

Uztailak 26, domeka: Circo chosco - 'Indartsuak' (19:30ean, San Roken)

Uztailak 31, barikua: Elkano Browning Cream (22:30ean, San Roken)

ABUZTUA

Abuztuak 1, zapatua: Basabi (22:30ean, San Roken)

Abuztuak 2, domeka: Barsanti Cía - 'Kale gorria' (19:30ean, San Roken)

Abuztuak 7, barikua: Miren Amuriza & 'La Pulga' - 'Gorria' (22:30ean, San Roken)

Abuztuak 8, zapatua: Arima Soul 4tet (22:30ean, San Roken)

Abuztuak 9, domeka: Ganso & Cía - 'Panoli Kabareta' (19:30ean, San Roken)

Abuztuak 14, barikua: Bertso- saioa (20:00etan, Aldatsekua)
- Txaber Altube
- Gorka Pagonabarraga
- Miren Amuriza
- Iruri Altzerreka
- Gai-jartzailea: Amaia Ugalde  

Abuztuak 15, zapatua: Rodeo (20:00etan, Aldatsekua)

Abuztuak 16, domeka: Kiki, Koko eta Moko - 'Natura Gara' (19:30ean, San Roken)

Abuztuak 21, barikua: Lamiak (20:00etan, Aldatsekua)

Abuztuak 22, zapatua: Bulego (20:00etan, Aldatsekua)

Abuztuak 23, domeka: Eidabe - 'Meri, Mari eta Lari' (19:30ean, San Roken)

Abuztuak 28, barikua: Diabolo Kiwi (20:00etan, Aldatsekua)

Abuztuak 29, zapatua: Raitx (20:00etan, Aldatsekua)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!