Haurrentzako ipuin kontalaria Kids&Us-en eskutik.1-3 urteko umeentzat, heldu batek lagunduta.
Euskararen erabilera sustatzeko programa, 3-5 urteko umeei zuzenduta. Izena emateko: gazteak@berbaro.com posta elektronikora idatzi daiteke edo 94 620 25 40 telefonora deituta.
Flauta eta harpa duoak kontzertua eskainiko du Musikaldia egitaruaren barruan.
Antzerkia Aitziber Izquierdoren eskutik. Antzerkiño egitarauaren barruan eskainiko du antzezlana.
Rámper pailazo xelebre bat izan zen, 20ko hamarkadatik 50ekora bitartean gerra zibilean murgildutako Espainian arrakasta izan zuena, umorearen eta ikuskizunaren historiako pertsonaia liluragarria. Beste ezeren aurretik, hari egindako omenaldia da Cancamisa Teatrok eskainiko duen obra.
Talde erakusketa ibiltaria azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai Zelaieta zentroan. Ibon Garagarza komisarioak kudeatu du erakusketa.
Luis Urrengotxea kaleko jaien barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako LURTABER elkarteak. Egitaraua: Azaroaren 8an: 19:00etan, jaien hasiera 19:00etatik 21:00etara, pintxo potea tabernetan 20:00etan, Zornotzako Otxotea, kalejoitik hasita Azaroaren 9an: 19:00etan, txistulariak 20:30ean, Mus txapelketa, Donibane txokoan 21:00etan, igel txapelketa 21:30etik aurrera, txupito gaua 22:00etan, Kittu Azaroaren 9an: 10:30etik 14:30era, umeentzako jolasak: puzgarriak, egur jokoak eta aurpegi margoketa, Euskal Herria plazan 12:00etan, zumba saioa 13:00ean, trikitilariak 14:30ean, sukalkiaren aurkezpena (sari banaketa, 15:00etan) 18:00etan, elektrotxaranga 21:30ean, kontzertua, Zelaieta parkean: Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band + The Bon Scott Band (AC/DC tribute band) Azaroaren 10ean: 10:30etik 14:30era, umeentzako jolasak: puzgarriak, egur jokoak eta aurpegi margoketa, Euskal Herria plazan 15:00etan, LUTABER errifaren zozketa