Durangaldeko hainbat herritan irtengo da Korrika Txikia: Berrizen, (15:00etan, BBK aurrean; Elorrion, (14:30ean, plazan); Iurretan (11:00etan, Maiztegin), Mallabian (15:00etan, eskolan); Otxandion (10:30ean, eskolan), Zaldibarrean (goizean) eta Zornotzan (10:30ean). Amaitzean, txokolatea eta jolasak antolatu dituzte, Elorrio, Iurreta eta Mallabian.
HITZEZ ETA AHOTSEZ egistasmoaren barruan, Bizenta Mogel Durangoko Bibliotekaren laguntzari esker, Dorleta Kortazar izango dugu "Berba kateatuak" ipuin kontaketa saioa eskaintzen.
Betelguese Astronomia Elkarteko Aitor Acasusok gidatuta. 8 urtetik gorakoentzat (gaztelaniaz). Informazioa: urkiola.naturala@bizkaia.eus / 94 681 41 55
Lanak aurkezteko azken eguna. Mediatekan edo Errota kultur etxean aurkeztu daitezke lanak. Sariak: 300 euro.
Zirko tailerra, Korrika 21eko egitarauaren barruan. Ondoren,19:00etan, poteo musikatua Kittu taldeagaz, Sukoi tabernan hasita.
Gerediaga elkarteak antolatutako ibilbideak. Elkarguna Iurretako San Migel eliza osteko aparkalekua (autobus zerbitzua egongo da). Izena emateko: 09:00-13:00 / 15:00-18:00; barikuan, 08:00etatik 15:00etara. Apirilaren 13an ere egingo dute.
Ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista batu dituen proiektua da Hezurbeltzak. Zuzeneko emanaldietan musika gaindituz unibertso propioa sortzen duen taldea osatzen dute Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pittik. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da eurena, eta, gaur, 22:00etan, Plateruena kafe antzokian joko dute. Kantu eta testuetan emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dituzte; besteak beste, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz. Atrezzo eta giro bakar baten barruan aurkezten dituzte istorio horiek. Jon Maia bertsolaria da taldeko abeslaria eta letra egilea; Gorka Hermosa, akordeoilaria; eta Pitti, gitarrista. Hirurak esperientzia handiko musikariak dira.
Erreka kaleko jaiak. Txupinazo morea, 19:30ean. Gaztetxean, etxeko dj-ak.
Erakusketa. Azucena Fernandez Artetxeren lanak.
Erakusketa kolektiboa: Iranzu Antona, Mariana Unda, Eztizen La Cruz, Leire Muñoz, Clara Elizondo eta Andere Etxegarairen lanak.
Erakusketa. 'Martxoak 31. Durangoko Bonbardatzeak Oroituz. 1937-2019' egitarauaren barruan antolatutakoa.
Erakusketa. III. Memoria Astearen barruan antolatutakoa.