2019/04/12 22:00

Hezurbeltzak taldearen kontzertua, gaur, Plateruenean

Hezurbeltzak taldearen kontzertua, gaur, Plateruenean
Plateruena kultur aterpea, Durango

Ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista batu dituen proiektua da Hezurbeltzak. Zuzeneko emanaldietan musika gaindituz unibertso propioa sortzen duen taldea osatzen dute Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pittik. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da eurena, eta, gaur, 22:00etan, Plateruena kafe antzokian joko dute. 

Kantu eta testuetan emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dituzte; besteak beste, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz. Atrezzo eta giro bakar baten barruan aurkezten dituzte istorio horiek.

Jon Maia bertsolaria da taldeko abeslaria eta letra egilea; Gorka Hermosa, akordeoilaria; eta Pitti, gitarrista. Hirurak esperientzia handiko musikariak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!