Udalak hartutako konpromisoen artean honako hauek zeuden: Zeuseko garajeen esparrua egikaritzen den azkena izatea; udalak, beti ere legezko mugen barruan, jardueren erregularizazio administratiboan, hirigintzan eta ekonomian erraztasunak ematea; tasazio objektiboa egitea horrelako lanetan espezializatutako enpresa bategaz; garajeetako jabeek etorkizunean antzeko garaje bat eduki ahal izatea; eta berba egiten jarraitzea akordioak lortzeko.
Horregatik Abadiñoko Udalari honako hau eskatu diote: "udalari eskatzen diogu gure eskubideei kalte egiten dien edozein aurrerapauso geldi dezatela eta kaltetutako familiei entzun diezaietela. Ez dugu pribilegiorik eskatzen, errespetua bakarrik", gehitu dute.