Herritarren parte hartzea oinarri hartuta, Atxarteren etorkizuna zehazteko lehen pausuak eman dituzte Abadiñon

M.Z.

Hasierako prozesu honetan 410 inkesta eta 29 elkarrizketa egin dituzte, besteak beste. 'Atxarte Osatzen' Plan Berezia abenduaren 2an aurkeztuko diete herritarrei, 18:00etan Txanportan. 

Azken hilabeteotan Abadiñoko Udala 'Atxarte Osatzen' Plan Berezia egiten ibili da, Euskal Herriko Unibertsitako EKOPOL ikerketa-taldearekin batera, Atxarteko harrobien etorkizuna zehazteko. Prozesu horretan 410 inkesta eta 29 elkarrizketa sakon egin dituzte herritarrekin, gizarte-eragileekin eta adituekin, besteak beste. Orain egindakoa herritarrei aurkeztuko diete abenduaren 2an. 

"Hasieratik argi izan dugu Atxarteren etorkizuna ezin dugula herritarren iritzia kontuan hartu gabe landu. Horregatik, prozesu honek bi ardatz nagusi izan ditu: ikerketa eta herritarren parte hartzea. Gainera, parte-hartzea ez da herritarren iritziak jasotzearekin amaitzen. Ezinbestekoa da jasotako ekarpenekin zer egin den azaltzea eta emaitzak herritarrei bultzatzea", esan dute Abadiñoko Udaleko kideek. 

Horrez gain, parte hartze prozesuan jasotako ekarpenek hainbat adostasun nagusi azaleratu dituela jakinarazi dute. Horien artean daude Atxarteren balio naturala eta nortasun berezia babesteko beharra, eremuaren birnaturalizazioa sustatzea eta kirol-jardueraren eta ingurumenaren babesaren arteko oreka bermatzea. 

Horrez gain, orain arte egindako lehen urratsa bakarrik dela esan dute udaletik eta EKOPOLekin elkarlanean jarraituko dute. "Plan Berezia ez da arauemailea den dokumentu bat. Atxarteren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen eta etorkizuneko plangintza garatzen laguntzeko orientazio-tresna da", gaineratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!