Traña-Matienako Petite dendak Indartzen saria jaso du

M.Z.

Joan zen zapatuan ospatu zen Bizkaidendak Sarien Gala. Bertan, Petite liburu dendak Indartzen Saria jaso zuen. 

Petite dendak jasotako sariak Petitetarrek urte hauetan guztietan egindako lana eta ekarpena aitortzen ditu, bereziki honako hauek: Dendaren ibilbide luze eta sendoa, profesionaltasuna eta gertutasuna, herriko dinamizazioan egindako ekarpena, komunitatearekiko inplikazioa eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko egindako lana. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!