Mendi irteera kulturala antolatu dute Abadiñotik Irulegira

Anboto

Argazkia: Aranzadi

Isiotu Kultur Elkarteak eta Alluitz Mendi Taldeak, udalaren laguntzagaz, Irulegira mendi irteera kulturala antolatu dute azaroaren 28rako.

Goizean mendi ibilaldia egingo dute aztarnategia bisitatzeko, eta arratsaldean Nafarroako Museoa bisitatuko dute, eskua ikusteko.

Irteera 8:30ean izango da Traña-Matienako eskoletako autobus geltokitik. Ostean Zelaietako autobus geltokian egingo dute geldialdia eta itzulera 19:00etan izango da. 

Izena emateko azken eguna hilaren 23a da eta 10 euro ordaindu beharko da, ikasleek doan izango dute.  Ordainketa Alluitz Mendi Taldeari egin beharko zaio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!