Abadiñoko Udalak Astolako saneamendu sarea hobetuko du datozen hilabeteetan

M.Z.

Abadiñoko Udalak lizitaziora atera ditu Astolako saneamendu sarea hobetzeko lanak. 106.457 euroko aurrekontua dute lan hauek. 

Udaletik jakitera eman dutenez, jarduketaren helburua Astola kaleko 14-16-18 portaletako 24 etxebizitzak saneamendu sistema nagusira konektatzea da. Azpiegitura berri horri esker, etxebizitza hauek grabitate bidezko hoditeria baten bidez Atxondo Traña-Matiena kolektore nagusira konektatuko dira. Eta udalak, urteetako eskariari bide emango dio. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!