Txakurrak solte eramateagaitik lau isun ipini dituzte Urkiolan

M.Z.

Urkiolan ipinita dagoen karteletariko bat.

Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du Urkiolako parke naturalean txakurrak lotuta eraman behar direla.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du txakurrak derrigorrez lotuta eraman behar direla parke naturaletan, eta herritarrei mesedez eskatu diete legea betetzeko. "Oso garrantzitsua da txakurrak lotuta eramatea parke naturalak bisitatzen direnean. Neurri horren helburua fauna basatiari eta parke naturalean dauden aziendei kalterik ez eragitea da, baita animalien artean arrisku egoerak prebenitzea ere", esan dute ohar baten bitartez. 

Horrez gainera, ohartarazi dute 2022tik hona Aldundiko Ingurumen Zaintza eta Ertzaintza kontrolak egiten dabiltzala txakurrak lotuta doazela ziurtatzeko; eta, gainera, horretan jarraituko dutela. "Natura-ondareko gune babestu baten barruan txakurrekin baimenik barik zirkulatzea, uhalagaz lotuta eraman barik berariaz baimendutako une edo lekutik kanpora, arau-haustea da. Beraz, araua hausteak isunak izan ditzake, 200etik 3.000 eurora bitartekoak", gaineratu dute.

Isun kopuruari dagokionez, honako hau jakinarazi dute: 2022tik Urkiolako eta Gorbeiako parke naturaletan 47 isun erregistratu dira, eta horietatik hamabi 2026an ipini dituzte. Hamabi horietatik lau, Urkiolako parke naturalean. Oraingoz, iaz baino bederatzi gutxiago dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!