Hileko bigarren domekako azokaren hirugarren urteurrena ospatuko dute azaroaren 8an Abadiñon

M.Z.

Artxiboko irudia

Azoka 10:30etik 14:00ak bitarte izango da Txanporta Plazan. Bertako eta ohiko ekoizleez gain, hainbat gonbidatu izango dira domekan. 

Herriko ekoizle eta artisau batzuen ekimenez, Abadiñon azoka egiten dute hileko bigarren domeketan. Orain hiru urte hasi ziren ekimen honegaz, eta herritar askorentzat ohitura bihurtu da hileko bigarren domekan Txanportatik pasatu, erosketatxo batzuk egin eta goiza ematea. Ekoizleentzat ere azoka garrantzitsua da. 

Domeka honetan azoka egiteaz gain, ospakizunerako tartea ere izango dute Txanportara gerturatzen direnek. Guztira hiru ikuskizun izango dira: alde batetik, 'Axun eta Marikarmen' aktoreen ikuskizuna egongo da, bestetik, Sualai erremintariaren erakustaldia egongo da eta bukatzeko Elias piperrak erretzen egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!