Mendiolako Errekatxo auzo elkarteak Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga gonbidatu ditu aurtengo bertso-afarira. Ekitaldia azaroaren 20an egingo dute, eta afarirako txartelak salgai daude honezkero: interesdunek 680116710 telefonora bidali behar dute whatsapp mezua, eta 35 euroko ordainketa egin. Afaria 21:00etan izango da.