Traña-Matienako tren geltokiaren ondoko Biziparkean bizikletak lapurtu dituzte. Udaltzaingoak ANBOTOri baieztatu dionez bi-hiru bizikleta behintzat lapurtu dituzte, eta uste dute lapurreta asteburuan izan dela.
Horrez gainera, kaltetuetako batek inguruetako Biziparketako jabeei honako ohar hau jakinarazi die: "Biziparken batean zuen bizikletak badituzue, giltzapetu. Giltzapetu gabe badaude udala eta Aldundia ez dira lapurretaren jabe egiten".

Lapurtutako bizikletako bat