Kepa Arroitajauregiren oroimenezko trinkete txapelketak baditu aurtengo txapeldunak: Iker Rekalde buruz buru, eta Larralde-Kennedy bikotea paleta goma mistoan.
Joan zen barikuan jokatu ziren 7. aldiko finalak. Buruz buru, Luken Atutxak ezin izan zuen sorpresarik eman faborito zen Iker Rekalderen aurka. Azken hau bi setetan nagusitu zen: 15-7 / 15-6.
Paleta goma mistoko finala lehiatuagoa izan zen, Larralde eta Kennedy txapeldunek oso aldapa gora jarritako lehen setari (6-14) buelta eman behar eman ziotelako (15-14). Bigarren seta errazago irabazi zuten Ibañez-Mutuberria bikotearen aurka: 15-7.