Euskadiko harri jasotze txapelketa bi jokatuko dituzte domeka honetan Abadiñoko probalekuan, 12:00etatik aurrera.
Emakume kinttopekoen harri jasotze txapelketan Goizeder Abendibar mallabiarrak parte hartuko du, Maddi Salterain, Maddi Guesalaga eta Anne Orcaray-gaz batera. Denak 50 kiloko harri zilindriko zaharragaz eta 50 kiloko kubikoagaz ariko dira lanean.
Gizonen harri txikien txapelketak lau harri jasotzaile batuko ditu: Jon Gisasola mallabiarra, Xabat Olaizola, Mikel Lopetegi eta Eneko Bilbao. Lau harri jasoko dituzte: 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindroa eta 125 kiloko errektangularra.