"Konpromiso horien oinarrian dagoen hirigintza-proposamena oraindik ez da behin betikoa, eta zailtasun tekniko eta ekonomiko haindiak ditu, jabeengan izan ditzakeen ondorioez gain. Horregatik, etxebizitzak eraikitzeko beste aukera batzuk aztertzea eskatzen dugu, egungo pabiloia eraistea aurreikusten duen irtenbidea behin betikotzat jo gabe", esan dute jeltzaleek prentsa ohar bidez.
Bestalde, Abadiñon etxebizitza berriak sustatzeko beharrarekin ados daudela esan dute EAJko kidek, baina ohartarazi dute udal gobernuaren proposamenak "kostu handiak, eraisketak eta bizilagunak beste etxebizitza batzuetara lekualdatzeko beharra" ekar ditzaketela.
Horrez gain, jeltzaleek beraien proposamena egin dute. "Eragin ekonomiko eta sozial txikiagoa izango luketen aukerak aztertzearen alde egiten dugu. Guk, Matiena eta Astola arteko industria-eremua etxebizitza-eremu bihurtzea proposatzen dugu. Eremu hori Zeus baino egoera okerragoan dago, eta berroneratzeak bi auzoen arteko lotura hobetzeko aukera ere emango luke. Era berean, Zeus-Jata eremuan etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertzea proposatzen dugu, egungo pabiloia mantenduta", gaineratu dute.
Bukatzeko Abadiñorentzat etxebizitza lehentasuna dela, eta horregatik "arrazoitutako erabakiak" behar direla esan dute.