Antzerkiño jaialdiaren hamaikagarren edizioa urriaren 31tik azaroaren 22ra

M.Z.

Abadiñok antzerkiarekin hitzordua izango du berriro udazken honetan, urriaren 31n hasiko da eta azaroaren 22ra arte iraungo du. Guztira hamar ikuskizun eskainiko dira herriko hainbat gunetan. Udaletik esan dutenez, egitaraua antolatzeko Banarte Antzerki Taldearen eta Txanporta Kultur Klubaren laguntza izan dute, besteak beste. 

Udaletik jakitera eman dutenez, aurtengo edizioak hainbat berrikuntza izango ditu, horien artean nabarmentzekoa da emanaldiak udalerriko ezberdinetan banatzea. Emanaldiak Errota Kultur Etxean, Txanporta Kultur Etxean, Gaztetxean eta Probalekuan izango dira. 

Gainera, aurten, Antzerkiño ez dela soilik antzerkira mugatuko esan dute. Aurtengo programak arte eszenikoen hainbat diziplina bilduko ditu, besteak beste dantza, bakarrizketak eta antzerki bisuala. Horrez gain, antzerki amateurra eta profesionala uztartuko dira. 

EGITARAUA

Urriak 31

19:00 Cancún (Banarte Antzerki Taldea) - Errota Kultur Etxea

Azaroak 6

19:00 Fikziohesioa (Kalte Kolektiboa) - Gaztetxea

Azaroak 7

17:00 Ama Amama Mamuak! (Naita Produkzioak) - Errota Kultur Etxea

Azaroak 8

19:00 Putaren bakarrizketa eroetxean (Laura Penagos) - Txanporta Kultur
Etxea

Azaroak 13

19:00 LaKoste (Dxusturi Teatroa) - Txanporta Kultur Etxea

Azaroak 14

19:00 Leonas (Juego de Damas) - Errota Kultur Etxea

Azaroak 15

19:00 43o 13' 44'' N (Olatz Gorrotxategi) - Txanporta Kultur Etxea

Azaroak 20

19:00 Garbigailua (Enbata - Aldizkari Bizia) - Probalekua

Azaroak 21

19:00 Laia (Jarapandra Teatro) - Errota Kultur Etxea

Azaroak 22

19:00 Adriene BergsonJohnson (Itzuli Konpainia) - Txanporta Kultur Etxea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!