Abadiñoko Udalak tokiko merkataritzaren oraina eta etorkizuna azterketzeko diagnostikoa egingo du

Maialen Zuazubiskar

Mikel Urrutia, Edurne Maguregi, Ikeiko kideak eta AMEko ordezkaria udaletxe aurrean. 

Azterlan honek lau hilabeteko iraupena izango du. Udalak merkatariak, ostalariak eta bizilagunak aktiboko parte hartzera deitu ditu.

Abadiñoko Udalak tokiko merkataritzari eta herritarren kontsumo ohiturei buruzko azterketa integrala jarri du abian, sektorearen egungo egoera ezagutzeko eta udalerriko jarduera ekonomikoa indartzen lagunduko duten ekintzak diseinatzeko. "Tokiko merkataritza ez da jarduera ekonomiko bat soilik. Honek enplegua sortzen du herrian, pertsonen arteko harremanak sortzen ditu. Tokiko merkataritzak herriari balioa ematen dio. Horregaitik diagnostiko hau egitea oso garrantzitsua da. Gure errokak eta lan ildoak zehaztuko baitira", azaldu du prentsaurrekoan Mikel Urrutia alkateak. 

Ekimen honi esker, Abadiñok merkataritza sarearen errediografia zehatza lortu ahal izango du. Eta bertan tokiko merkataritzaren indarguneak, beharrak eta hobetzeko aukerak azalduko dira. "Tokiko komertzioa bultzatzea guretzat erronka garrantzitsua da. Diagnostiko hau burutzeko ezinbestekoa izango da merkatari, ostalari eta herritarren laguntza", gaineratu du Edurne Maguregi alkateordeak.

Proiektua partaidetza prozesu baten bidez garatuko da, eta prozesu horretan merkataritza establezimenduen eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasoko dira. Horretarako, inkestak, elkarrizketak eta parte hartzeko espazioak egingo dira, inplikatutako eragileen eskaerak eta proposamenak ezagutzeko. "Herritarrek beraien etxean eskuorria jasoko dute eta horren bitartez beraien iritzia emateko aukera izango dute. Guretzat oso garrantzitsua da ahalik eta jende gehienak parte hartzea", esan dute diagnostikoa egingo duten Ikei enpresako kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!