Ertzaintzak ohar bidez jakitera eman duenez, lehenengo delitua irailaren 2ko eguerdian gertatu zen. Durangotik Abadiñora doan bidegorrian gazte bat hurbildu zitzaion 67 urteko emakume bati, eta indarrez tira eginda lepokoa kendu eta ihes egin zuen.
Handik astebetera bigarren lapurreta gertatu zen, bidegorri berean. Kasu horretan, gaztea 84 urteko emakume bati urrezko katea kentzen saiatu zen. Ertzaintzak azaldu duenez, emakumea lagun batekin batera zihoan, eta laguna laguntzen saiatu zenean lapurrak eraso egin zion eta lesio larriak eragin zizkion. Emakumea Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten, eta ebakuntza egin.
Orduan Ertzaintzak ikerketa abian jarri, susmagarria identifikatu eta joan zen zapatuan atxilotzea lortu zuten.