[EGITARAUA]: Gaztetxearen 28. urteurrena ospatuko dute hilaren 23 eta 24an Abadiñon

M.Z.

Abadiñon egitarau zabala antolatu dute urriaren 23 eta 24rako, Gaztetxearen 28. urteurrena ospatzeko. Urriaren 23an, rantxeren poteoagaz eta Ma Dame-ren kontzertu akustikoagaz hasiko dute jaia. 

Zapatuan ere egongo da zegaz gozatu, gaztetxeko kideek egun osoko egitaraua antolatu dute eta. Abadiñoko Gaztetxearen okupazioaren eta gaur egungo egoeraren inguruko mahai-inguruagaz hasiko dute eguna. 12:00etan bigarren eskuko azoka egongo da, 14:30ean bazkaria, eta 18:00etan karropoteoa; iluntzean pregoia egingo dute, eta kontzertuak eta DJak egongo dira egunari amaiera emateko.  

EGITARAUA

URRIAK 23, BARIKUA

  • 18:30 Poteo ranchera
  • 20:00 Akustikoa Ma Dame

URRIAK 24, ZAPATUA

  • 11:00 Mahai ingurua: Abadiñoko Gaztetxearen okupazioa eta gaur egungo egoera
  • 12:00 Bigarren Eskuko azoka
  • 14:30 Bazkaria
  • 18:00 Karropoteoa
  • 20:30 Pregoia
  • 22:00 Kontzertuak eta DJak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!