"Gaztelekua sortzea legegintzaldi honetako Gazteria arloko apustu nagusietariko bat da. Abadiñoko gazteei zuzendutako eskaintza da asmoa, eta baita eskaintza hori modu egongokor eta iraunkorrean sendotzea ere", azaldu du udalak.
Zerbitzua zehazterako orduan, parte hartzea erdigunean ipini dutela jakinarazi dute, eta Gaztelekua 13tik 16 urtera bitarteko gazteei egongo dela zuzenduta. Zerbitzua doakoa eta sarbide librekoa izango da, lokalaren edukiera bete arte. Dagokion izen ematea egin behar da aurretiaz.
Bestalde, araudian jasotakoaren arabera, iragarri dute Gaztelekua asteburuetan egongo dela zabalik: zapatuetan 17:00etatik 21:00etara, eta domeketan 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, zerbitzuaren egutegia eta ordutegia urtero zehaztuko direla esan dute.