[BIDEOA]: Abadiño lehenengoz bonbardatu zutenetik 90 urte bete diren egunean biktimak gogoan izan dituzte

Maialen Zuazubiskar

Gaur, irailak 29, 90 urte bete dira Abadiño lehenengoz bonbardatu zutenetik. Ekitaldi hunkigarria egin dute bertan. 

Gerraren eta frankismoaren biktimen memoria berreskuratu eta aitortza egiteko bidean gaur urrats garrantzitsua eman du Abadiñok. Orain arte, ez zen horrelako ekitaldirik egin herrian, eta 90. urtemuga baliatuta ekitaldi hunkigarria egin dute. Gainera, Jose Maria Anguloren familiartekoei aitortza berezia egin diete. Angulo, Comite de Defensa-ko presidentea izan zen eta frankistek Derioko kanposantuan fusilatu zuten. "Urte bat besterik ez nuen aita hil zutenean. Amak gu hartu eta ihesean Abadiñotik alde egin zuen. Berak ezer gutxi kontatu ziguen. Alde egin genuen arren, Abadiñogaz harreman estua dut eta ilusioz hartu dut ekitaldi hau", azaldu dio prentsari Joseba Angulok, Jose Maria Anguloren semeak. 

Horrez gain, Atxarteko harrobitik hartutako harri bat dute. Bertan, eskualdeko mendiak daude irudikatuta, Anbototik Alluitzeraino. Eta gainean biktimen oroimenezko plaka bat jarri dute. Bukatzeko, udaleko ordezkari guztiek biktimen memoria bizirik jarraiatzeko lanean jarraituko dutela azaldu dute. "Memoria bizirik mantetzeko modurik onena gertatutakoa ez ahaztea da, gertatutako kontatzea eta belaunaldi berriei transmititzea. Haien memoria gure memoria delako, haien historia Abadiñoren historia delako. Eta Abadiñoko bere memoria ezagutzeko eta transmititzeko ardura duelako, gure konpromisoa berritu nahi dugu", bukatu du Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!