[BIDEOA] Sua piztu da Astola eta Traña-Matiena arteko baserri bateko landan

Anboto

Sastraka batzuetan isiotutako suak sortutako kea Abadiño osora zabaldu da. Suhiltzaileek kontrolpean dute sua. Abadiñoko udaltzaingotik azaldu dutenez, zer gertatu den argitzeko ikerketa abiatuko dute.

Abadiñoko Astola auzoko baserri bateko landan sua piztu da arratsaldean. Ezbeharra 17:00etan gertatu da eta suak eragindako kea herri osora zabaldu da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua amatatu dute. 

Abadiñoko Udaltzaingotik azaldu duenez, "aurreko egunetan sastrakak erre dituzte landan. Erre ondoren sua amatatu izan dute, baina gaur arratsaldeko haize boladek garra berpiztu dutela ematen du". Sutea nola sortu den argitzeko ikerketa zabalduko dutela mean dute jakitera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!