[BIDEOA]: Hamar urte bete dira Astxikiko pagoa auzolanean zutundu zutenetik

M.Z.

Anbotoko mendikatearen paisaiako elementu bitxietako bat da Astxikiko pagoa. Duela hamar urte haizeak arbola bota zuen eta handik egun gutxira, 45 bat abadiñarrek elkarlanean altxatu egin zuten.

2016ko irailaren 24a zen. 45 bat lagun Zelaietako plazan batu, palak, aitzurrak, pikatxoiak, burdinazko tubo astunak... hartu eta Astxikiruntz abiatu ziren, erreskate talde bat lez. Astxikira igo, dena prestatu eta eguerdiko 14:00ak inguruan aurrez pentsatuta zuten plana gauzatzeko prest zeuden abadiñarrak: sokak pagoaren bi adarretara lotu, katu hidraulikoagaz zuhaitza apur bat zutundu eta 45 lagunak tiraka hasita altxatu zuten pagoa. Eta hara non, handik 10 negura Astxikiko pagoak, gaur egun ere, zutik jarraitzen duen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!