Zapatuan, boluntarioen eguna ospatu zuten Abadiñon, eta herriko elkarteek eta eragileek ordezkari politikoen aitortza jaso zuten urte osoko lan desinteresatuagatik. Ekitaldia Traña-Matienan egin zuten, Pino plazan. Karrika antzerki taldeko kide bik gidatu zuten saioa, eta beren elkarrizketa antzeztuan herriko elkarteen lana izan zuten ahotan. 50 bat elkarterena, berdin kirol edo kultur arloko taldeena zein askotariko jai batzordeena. Eta berdin-berdin elikagaien bankuko kideena zein auzo elkarteena.
Udal ordezkariek azken urteotako anekdotak izan zituzten ahotan, eta denek ala denek elkarteen lana goraipatu zuten, lan boluntariorik barik Abadiño "hilda" legokeela azpimarratuta. Halaber, elkarteen askotariko izaera herri anizkoitz baten isla dela ere esan zuten. Ekitaldiaren amaieran, elkarteek diploma bana jaso zuten. Amaieran, mokadua egin zuten.