"Tokiko merkataritzari laguntzen jarraitu gura dugu, gure udalerriko funtsezko zati bat direlako. Kanpaina honen bitartez, herrian bertan kontsumitzea bultzatu gura dugu, eta, aldi berean, onurarik gehien behar dutenengana heldu", adierazi du Abadiñoko Udalak.
Tokiko merkataritzari laguntzeko helburuaz gainera, kanpainak dimentsio soziala ere badu, 10.000 bonuen banaketa herritarren egoera ekonomikoa eta adina kontuan hartuta egingo da eta. Langabeek eta urtean 16.000 eurotik beherako pentsioa duten pentsiodunek 12na bonu eskuratu ahal izango dituzte, 65 urtetik gorakoek 4na bonu jaso ahal izango dituzte, eta 18tik 64 urtera artekoek 2na bonu. Kalteberatasun sozial edo ekonomikoko salbuespenezko egoeretarako, 200 bonu erreserbatuko dituzte. Bonuei dagokienez 5 eurokoak izango dira, eta gutxienez 7 euroko erosketetan erabili ahal izango dira, gastua 7ren multiploa bada.
Bestalde, komertzio bakoitzean bonu kopuru konkretu bat trukatu ahal izango dela jakitera eman dute udaletik. "Horrek ez du esan nahi bono hori ezin izango dela erabili. Bono hori ezingo da erabili komertzio horretan, baina bai gainontzeko komertzio batean. Kontuan izan sare zabala daukagula, guztira 34 komertzio daudela", gaineratu du Edurne Maguregi alkateordeak.