Irailaren 20ra arte eman daiteke izena Abadiñoko udal ikastaroetan

M.Z.

Izen ematea Udal Mediatekan, Errota Kultur Etxean edo Herritarren Arretarako Zerbitzuan egin daiteke. Baita online ere, udalaren webgunean. 

Kultura eta Gizarte Ongizate arloek antolatuta ikastaroen programazio zabala antolatu dute Abadiñon. Gizarte Ongizate arloan, esaterako, adinekoei zuzendutako programazioa indartuko da, zahartze aktiboa, ongizatea eta harreman sozialak sustatzeko proposamenekin. 

Udal ikastaroez gain, Abadiñoko Jabekuntza Eskolak emakumeei* zuzendutako programazio zabala prestatu du. Ekimenak topaketarako, prestakuntzarako eta hausnarketarako gune bat eskainiko du, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko. Era berean, udalak, gazteentzako aisialdi eskaintza prestatu du udazkenerako.

Interesa dutenek irailaren 20ra bitartean aukera dute Abadiñon udal ikastaroetan izena emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!