Bolondres Eguna ospatuko dute zapatuan Abadiñon

M.Z.

Boluntarioen lana aitortzeko ekimena irailaren 19an izango da, 19:00etatik aurrera Pino plazan. Udalak herritarrei bertaratzeko deia luzatu die. 

Abadiñoko Udalak Bolondres Eguna ospatuko du zapatu honetan, herriko boluntarioen lana esketzeko asmoz. Ekimena irailaren 19an izango da, 19:00etatik aurrera Traña-Matienako Pino plazan. 

Udaletik azaldu dutenez, Abadiñon 50 elkarte baino gehiago daude, eta ehunak lagunek modu boluntarioan parte hartzen dute. "Haien lanari esker, urte osoan zehar udalerrian jarduera eta proposamen eskaintza zabala eta askoratikoa eskaintzen da. Gainera, euren parte hartzeak lankidetza, nortasuna, aniztasuna eta komunitate sentimendua bezalako balioak isaltzen ditu", esan dute Abadiñoko Udaletik. 

Hori horrela, Abadiñoko Udalak bere esker ona helarazi nahi die boluntarioei, "modu desinteresatuan Abadiñori bizia ematen" dietelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!