Ganbarru zikloturista martxa irailaren 26an egingo da ibilbide eraberrituagaz

M.Z.

Irailaren 21era bitartean izena emateko aukera dago. Martxa irailaren 26an egingo da 8:30ean hasita. 

Abadiñoko Ganbarru txirrindulari elkarteak antolatzen duen Ganbarru zikloturista martxak hirugarren aldia beteko du irailaren 26an. Aurtengoan gainera ibilbide eraberritua izango du. Aurten ere ibilbide bi egongo dira aukeran. Biak 08:30ean hasiko dira, Zelaietan.

Ibilbide luzeak 105 kilometro ditu, eta 2.050 metroko desnibela. Ibilbidean zehar Miota, Ixua , Aixola, Kanpazar, Axpe Goiuria eta Larringan igo beharko dituzte. Ibilbide laburragoak 81 kilometro eta 1.500 metroko desnibela ditu. Ibilbide honetan, parte hartzaileek Miota, Ixua, Aixola, Kanpazar eta Axpe igaro beharko dituzte. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!