Ekoizle eta artisau talde batek bultzatuta hileko bigarren domeketan azoka egiten da Abadiñon. Irailaren 13an izango da hile honetakoa, 10:30etatik 14:00etara Txanportan. Euria eginez gero Probalekuan izango da. Azoka girotzen, berriz, Kantu Laguneko kideak egongo dira.