Ikastaroa, antzerki muntaketa baten prestaketa izango da, eta honen antzezpenarekin amaituko da; gutxienez, bi aldiz aurkeztuko dute obra ikasleek eta horietako bat Errota kultur etxean izango da. "Tailerra antzerkigintzara hurbildu nahi dutenei zein aurretik esperientzia dutenei dago zuzendua. Ez da aldez aurreko esperientziarik behar; parte hartzeko, ikasteko eta prozesuaz gozateko gogo izatea besterik ez da behar", azaldu dute Banartetik.