Antzar Egunera joateko autobusa antolatu dute Abadiñon

E.H. 2026ko abuztuaren 31

Antzar jaia Lekeitioko portuan. TURISMOA EUSKADI

Autobusak 15:00etan irtengo du Zelaietako geralekutik, eta, gero, Trañabarren kalean egingo du geldialdia. Itzulerako ordua 06:00etarako zehaztu dute. 

Abadiñoko herritar talde batek autobusa antolatu du zapatuan, irailak 5, Lekeitioko Antzar Egunera joateko. Autobusak 15:00etan irtengo du Zelaietako geralekutik, eta, gero, Trañabarren kalean egingo du geldialdia, eskola pareko geralekuan. Itzulerako ordua goizalderako zehaztu dute, 06:00etarako, gaupasa bete-betea eginda. Autobusean izena emateko azken eguna gaur da, abuztuak 31. Interesdunak 610369386 whatsapp zenbakian inskribatu daitezke, bizum erabili eta 20 euroko ordainketa eginda. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!